Ez Azken afaririk eta ez Gurutze biderik aurten Zaratamoko Arkotxa auzoan.53 urteko tradizioa da hau, 2016an ondare kultural izendatu zutena gainera. 1965. urtean hasi zen eta beste traben artean, parrokoaren berarena ere gainditu behar izan zuten, izan ere parodian bilakatuko ote zen beldur zen, horregatik tabernan hasi ziren gazteak entseguak egiten garai hartan. Iniziatiba honek Arkotxa auzoa batu zuen. Egun dituen 1.600 biztanleko herrian 1980. urtean 20.000 bisitari hartu zituen aste santuko Gurutze BideaK.Arazoak baina iritsi ziren, pasioa antzezteko nahikoa jenderik ez, hamarkada bat daramate zailtasunekin. Izan ere, asko dira, Aste Santuak oporrak gozatu eta bidaiak egiteko aprobetxatzen dutenak. Jendea gainera nekatuta ere badago.Amorerik ez dute eman baina, eta tradizioa guztiz ez desagertzea da helburua. Datorren urteko pasioa prestatzeari ekin diote.