Gertukoak
Flysh
Zumaia, olagarroaz harro
DAVID BERAMENDI
Kostalde osoan olagarroa mespretxatu izan duten bitartean, Zumaian molusku hau izan da etxe askotan oinarrizko elikagai. Zumaian belaunaldiak egin dituzte olagarroetara joaten.
-
Olagarroak lehortzen.
3:24 min
Euskadin guztiz ezezaguna den ohitura da Zumaia eta olagarroaren arteko lotura estua.
Izan ere, euskal kostalde osoan olagarroa mespretxatu izan duten bitartean, Zumaian molusku hau izan da etxe askotan oinarrizko elikagai. Belaunaldiak egin dituzte olagarroetara joaten. Lehen behartsuen janari eta orain pobre eta aberatsen ahogozagarri, Zumaiarrek harrotasunez hitz egiten dute aspaldiko tradizio honetaz.