Gertukoak
Disfagia
Benetako itxura duen birrindutako janaria Bizkaiko erresidentzietan
Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Irensteko arazoak dituzten pertsonak pureak jatera behartuak egon dira orainarte. Sukalde teknika berriak erabiliz errealitate hori aldatzea lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak bi erresidentziatan.
-
Janari plater arrunta
3:07 min
Sukalde teknika berriek brokoli pureak benetako brokoliaren itxura eduki ahal izatea ahalbidetzen du.
Purea egin, eta ondoren, zaporeri eta kaloriarik ematen ez duen gelifikante bati esker, loditu egiten da, brokoliaren itxura duen molde batean jarri ahal izateko. Berdin oilasko izter batekin.
Modu honetan, disfagia edota janaria irensteko arazoak dituzten pertsonek pureak jateari utzi eta beren kideek jaten duten gauza bera jan dezakete, diskriminatuta sentitu gabe. Begiekin jaten dugula esaten da sarri, eta egia da hori, jaten gozatu ahal izateko gauza garrantzitsua izan daiteke platerak duen itxura, gehiago kasu hauetan.
Bizkaiko Aldundiak, proiektu pilotu hau orain urtebete jarri zuen martxan desgaituentzako Zallako Lusa zentroan, eta orain gutxi Gallartako nagusien zentroan ere aldatu dituzte elikadura ohiturak. Erabiltzaileen erantzuna ona izaten ari dela ikusita, Bizkaiko Aldundiaren asmo da, pixkanaka proiektua foru sareko zentro guztietara zabaltzea.