Itxi

Gertukoak

EIT

Eraikinen ikuskaritza Teknikoa: Etxebizitza seguruen ziurtagiria

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

50 urte baino gehiago dituzten eraikinak behartuta daude ikuskaritza hau egitera. Arkitektuek kanpotik zein barrutik konpondu beharrekoak begiratzen dituzte, dena ondo dagoela ziurtatzeko.

  • Bilboko etxebizitza eraikina

    Bilboko etxebizitza eraikina

    3:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eraikinaren % 60 ikuskatu behar dute arkitektuek, ondorioak atera ahal izateko. Bilboko BAM arkitektura estudioko Aritz Landazabalek kontatu digunez, ikuskatu beharreko lehenengo gauza, hirugarren bati mina eragin dakiokeen zerbait ote dagoen da. Kalera erortzeko arriskua duen lehio-isurkirik dagoen, balkoietako barandak ongi eutsita daudela...

Etxebizitzen barrualdean, arrakalarik edo hezetasunik dagoen begiratzen da beteak beste, eta ongi begiratzen dute gauza puntualak diren edo eraikin osoan errepikatzen diren, kasu horretan eraikinaren egitura arriskuan egon baliteke.

Diagnostikoa egina dagoenean, ikuskaritzaren txostena betetzen da, maila ezberdineko jarduketak ezartzen dituenak.

Lehen maila berehalakoa eta oso larria litzateke. 24 ordutan kopondu beharreko zerbait izango litzateke eta suhiltzaileei deitzeko aukera ere jasoko luke. Nolanahi ere ez da batere ohikoa halakoak izatea.

Bigarren mailan, 3 hilabeteko epea dago eraikinean egin beharreko jarduketak egiteko. Hirugarrenean urtebeteko epea ematen da.

Beste bi maila daude zeinetan arkitektuek eraikinean egin daitezkeen beste lanen inguruko gomendioak ematen dituzte bai eta eraikinaren mantenurako aholkuak ere.

Eraikinen ikuskaritza teknikoaren txostena udalera bidaltzen da eta honi dagokio gero, egin beharreko lanak egin direla egiaztatzea.

Eusko Jaurlaritzak 2018a jarri zuen epe gisa, 50 urtetik gorako eraikinen ikuskaritza hau aurkeztu zezaten. Bilbon izan da betetze mailarik handiena, ia % 100ek egin du ikuskaritza, eta udala harro dago horregatik.