Itxi

Gertukoak

Larhungo Trena

Larhungo trenaren etorkizuna, erabakitzeke

Euskadi Irratia | Andoni Lizeaga

Departamenduak sustatu nahi zuen makroproiektua baztertuta, beste egitasmo batzuk aztertzen hasi da orain zenbait erakunde eta elkarterekin batera.

  • Larhun Mendia

    Larhun Mendia

    3:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

5 urte barru mendea beteko du Larhungo trenak. Ipar Euskal Herrian bisitari gehien erakartzen dituen gunea da.

2017an, birmoldatze handi eta polemikoa abiatu zuen departamenduak. Tren joan etorri gehiago, behekaldean 500 plazako aparkalekua eta goikaldean besteak beste porlanezko pasarela handi bat tontorrean.

Mendizale elkarte, ekologista eta hainbat instituzioen protesta izan zituen proiektuak eta aldi berean, departamenduak beste instituzio batzuekin batera batzorde bat osatu du elkarrekin Larhungo etorkizuna diseinatzeko. Bertan ordezkatuta daude estatua, elkargoa, baita Nafarroako gobernua besteak beste.

Diseinu horretan, hasierako asmo handiak zirriborro batean geratu direla dirudi.

Hiru irizpide kontutan hartuta egingo dute behin betiko proiektua: Irisgarritasuna, segurtasuna eta ingurumena.

Azterketaren lehen emaitzak, uztailerako espero dira.