Gertukoak
Haurtzaindegiak Iparraldean
Ipar Euskal Herrian gero eta gehiago dira euskarazko haurreskolak
EUSKADI IRRATIA | ANDONI LIZEAGA
Iparraldeko 65 haurreskoletatik 23k LEHA euskarazko ziurtagiria jaso dute jada, edo jasotzeko bidean dira.
-
3:28 min
65 haurtzaindegi daude Ipar Euskal Herrian eta herena, gutxi gorabehera, elebiduna edo erabat euskalduna da. 23 haurtzaindegik euskara gaitasuna bermatzen duen LEHA ziurtagiria jaso dute edo jasotzeko bidean dira. Gehienak kostaldekoak, 2019 an irekiko dute “D” ereduko lehenbizikoa barnealdean, Nafarroa Beherean, Lakarran. Lakarrako eta Gamarteko herriko etxeen eskutik etorriko da Ttinka haurtzaindegia. Garazi Baigorriko 17 familiak eman dute jada izena.
Euskararen erakunde publikoko LEHA labela euskara hutsean dutenen artean Baionako Luma da aintzidaria. Luman 22 familia daude, bost euskaldun. Gainerakoak frantses hiztunak dira eta hoeritako asko erabaki horren ondotik euskara ikasten hasi dira.