Itxi

Gertukoak

Bi urte barru, zabalik

Belagoako Aterpea berreraikitzeko proiektuari argi berdea eman diote

Euskadi Irratia | Aitor Perez Bueno

Nafarroako Mendi Federazioak, Erronkari Batzar Nagusiak eta Nafarroako Gobernuaren proiektua, mugaz gaindiko diru-laguntza baten bidez, aurrera aterako da.

  • 4:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko mendizale askorentzat, urtetan erreferentzia puntua izan zen Belagoako Aterpea. Milaka pertsona pasatu dira bertatik, baina duela 13 urte, itxi egin behar izan zen. Kolpe latza izan zen, eta denbora asko pasa den arren, egoerari buelta ematea lortu dute.

Nafarroako Mendi Federazioak, Erronkari Batzar Nagusiak eta Nafarroako Gobernuaren artean, proiektua osatu eta, orain, mugaz gaindiko diru-laguntza baten bidez, aurrera aterako da. Era horretan, bi urte barru, Euskal Herriak duen mendi aterpe ospetsuenak, ateak zabaldu eta medizaletasuna sustatzeko ardura ere bere gain hartuko du.