Ingurugiro sailak uztailan argitaratutako ikerketan, airearen kutsadura mailak behera egin duela ziurtatu zuen, eta Elena Moreno sailburuordeak, eta egunen ehuneko laurogeita hemeretzian airea kalitate onekoa dela azpimarratu zuen. Hala ere, iazko datuak ez dira fidagarriak zientzialarien iritziz, neurgailuak jaso beharreko datuen erdia bakarrik jaso zuelako. Egun, neurriak zorroztu eta datu fidagarriagoak eskuratzen ari da Jaurlaritza.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa