Barrundiako ekonomatoko Iñakik, bertan dauden produktuetatik, babarrun txuri arrozkara eta Idiazabal gazta hautatu ditu, eta horiek oinarri hartuta, bi errezeta proposatu dituzte Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.
Pili Manterolak babarrun risottoa prestatu du:
Babarrunak egosi.
Sofritoa egin: tipula, piper berdea, piper gorria eta tomate edo piper txorizero goilarakada bat. Horra bota babarrunak, eta guztia goxatu. Zerbitzatzerako orduan, gazta birrindu, eta risotto itxura eman.
Igor Zalakainek entsalada epela proposatu du:
Babarrunak egosi, zenbait barazkirekin eta urdai pixka batekin batera. Ondoren, salda hori gorde beste plater batzutarako erabiltzeko.
Eskarola eta ziazerbak (hosto txkiak) garbitu.
Olio-ozpin berezia egin: piper berdea eta tipula xehetu. Tomatea hartu, zuritu eta haziak kendu. Xehetu eta piperrari eta tipulari erantsi. Horra bota gazta, ozpina, olioa eta piper hautsa.
Eskarola eta ziazerbak nahasi eta olio-ozpina bota. Bertan, babarrun batzuk gehitu (ez gehiegi ere, eskukadatxo bat). Plateraren gainean, gazta zurigailuarekin birrindu. amaitzkeo, ezti goilarakada bat bota.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
Hobeto Kalte 55:59
2024/11/21
Arratsean 52:58
2024/11/21
Mezularia 66:07
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Baipasa 175:30
2024/11/21
Faktoria 24:32
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa