Receta Express

Jaki goreak, Del Tesoren gustura
  • 26:58 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Zezen barrabilak, ozpina, irina, arrautza, ogi birrindua, perrexila eta olioa.
  • PILI MANTEROLA: arkume buruak, ogi birrindua, baratxuria, perrexila eta oliba olioa.
Prestaketa

Begoña Del Tesok ez du sukalderik, eta Donostiako Gros auzoko Ezkurra jatetxean prestatzen dizkiote berak nahi dituen platerak. Bertan izan da Gorka Otaegi lankidea, Del Tesorekin eta Joseba Balda sukaldariarekin. Barruki zalea dela esan digu gure zinema adituak, eta Igor Zalakainek eta Pili Manterolak bi proposamen egin dizkigute: zezen barrabilak eta arkume buruak.

Igor Zalakainek zezen barrabilak prestatu ditu:

Ura berotzen jarri opin pixka batekin. Egosialdi bat eman. Ondoren, azala kendu. Hoztean, xerratu.

Irinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan pasa. Ogi birrinduari, nahi izatera, espezieren bat bota dakioke (adibidez, perrexila). Ondoren, frijitu.

Pili Manterolak arkume buruak prestatu du:

Arkume buruak erdibitu, eta laberako erretiluan jarri. Gainetik, probenzal nahaskia bota: ogi birrindua, baratxuria, perrexila eta oliba olioa, dena birrinduta. Ondoren, labera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali