Receta Express

Antxoak
  • 19:08 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Pikillo piperrak, antxoak, baratxuria, olioa, pipermina eta gatza.
  • PILI MANTEROLA: Antxoak, ozpina, oliba eta ekilore olioak, ahuakatea, limoia, gatza, pipermina, tomatea, azukrea.
Prestaketa

Igor Zalakain: antxoak pikillo piperrekin

Pikillo piperrak su baxuan prestatu (baratxuririk gabe), aurretik pikillo piperrak zartagin batean olio pixka batekin egin, eta ondoren labera sartu, ur pixkat gehitu, eta pikilloen botean dagoen saltsa zartagineara bota, piperren gainetik, labeara sartu 150 gradutan, 20 minutuz.

Antxoa handiak hartu, goraize batzuekin garbitu, eta azken momentuan gatzatu. Bestalde, zartagin batean oliba olioarekin baratxuria berotu, pipermin ukitu bat gehitu, gorrituarazten utzi, eta gorritu direnean sutik atera, olio horretara dozenaka antxoa bota, eta 20rarte kontatu, mugitu eta atera, ateratzerakoan piperrak jarri plater batean antxoekin batera, eta baratxuriak ere gehitu.

Pili Manterola: antxoak bi saltsatan

Antxoak ondo garbitu eta bi zatitan moztu, erdiko hezurra eta buztana kendua, eta ura eta izotzean sartu, ondoren, ozpinetan estali eta 24 orduz hozkailuan utzi. Hurrengo egunean, ozpinetatik atera, eta ekilore olioan sartu eta plaka batean utzi.

Bi saltsarekin aurkeztu:

-          Aguakate saltsa: aguakatearen mamia birrindu, oliba olioa, limoia, gatza eta pipermina gehitu eta birrindu.

-          Tomate saltsa: Azala kendu, azukre pixkat gehitu eta irakin, birrindu eta irabiatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali