Receta Express

Olatz Salvadorren hozkailua
  • 29:37 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Orburuak, cherry tomateak, kalabaza purea, tofua, pizza orea.
  • IGOR ZALAKAIN: Pizza orea, urdaiazpikoa, tofua, cherry tomateak.
Prestaketa

Olatz Salvador musikariaren hozkailuko osagaiekin proposatutako errezetak:

Pilik pizza proposatu du; Igorrek, aldiz, tosta proposatu du.

Pili Manterola: pizza

Pizza orearen gainean kalabaza krema zabalduko dugu. Ondoren, orburuak zuritu, fin fin ebaki eta gainean jarri. Pizzari kolore pixka bat emango diote erditik ebakitako cherry tomateek. Bueltan jarriko ditugu, "tartetan gereziak jartzen diren bezala". Azukre pixka bat ere botako diogu eta baita oliba olioa ere. Ondoren, pizza 15-20 minutuz prestatuko dugu labean 180 gradutan. Atera eta berehala, oraindik pizza bero dagoela, tofu dadoak botako dizkiogu beroarekin pizzarekin bateratuta gera daitezen.

Igor Zalakain: tosta

Pizza orea hartu eta hiruki edo laukitan moztuko dugu. Ondoren, bi aukera: ore zati horiek frijitu edo labean sartu. Labean sartuz gero, orea gogortu eta gorritu arte izango genuke. Ondoren, urdaiazpikoa eta tofua laukitxotan zatitu eta olio bera erabiliz frijitu. Hauen gainean, Cherry tomateak jarriko genituzke, gordinik, baina, aurrez gatzatuta. Azkenik, gain-gainean, orburuak jarriko genituzke, orririk zatarrenak kendu, laurdenetan ebaki eta frijitu ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali