Faktoria
Verdeliss-en erronka
Verdelissen erronka: 7 maratoi 7 egunetan 7 kontinentetan
Estefania Unzu Ripoll, "Verdeliss" izenez ezaguna den influencer nafarraren muturreko erronka honen aurrean Jon Elkano kirol prestatzaile eta maratoilariaren iritzia eta aholkuak jaso ditugu.Kontinente kopuruaz ere azalpenak eman dizkigu Markel Elortza historia eta geografia irakasleak
-
Estefania Unzu Ripoll "Verdeliss"
16:51 min



Estefania Unzu Ripoll, 39 urteko influencer nafar ezaguna maratoien munduan sartuta dabil buru belarri. Zortzi seme alabaren ama da eta umeak koxkortuta, orain atletismoari emanda dabil. Duela bi urte egin zuen lehenengo maratoia Vienan, gustatu eta ezin geratu. 27 maratoi egin ditu bi urtean.
Une honetan esku artean duen erronka, muturrekoa da. Zazpi egunetan zazpi maratoi egin behar ditu zazpi kontinentetan, "World Marathon Challenge" leihaketan parte hartuz, munduko beste 65 parte hartzailerekin batera. Gaur Antartidan hasiko du erronka.
Jon Elkano kirol prestatzaile eta maratoilariarekin aztertu dugu Verdeliss-en muturreko kirol proba hau eta kontinente kopuruari buruzko azalpenak ere eskatu dizkiogu Markel Elortza historia eta geografia irakasleari. Bost zirela ikasi genuen umetan, orain sei direla erakusten dute ofizialki eskolan, baina zazpi direla diotenak ere badira, Amerika bitan zatituta. Esan digunez, plaka tektonikoak kontuan hartuz gero, ez litzateke hain okerra bi Amerikak bereiztea eta aldiz, logikoa litzateke Europa eta Asia elkartzea, Eurasia osatuz.