Faktoria
Adimen artifiziala sormenean
AArekin sortutako Pello Zabalaren ahotsa, gidoia, kantuak eta adimen artifizialaz egindako beste lan batzuk
Nagore Telleria
Mementum Tech Entertainment enpresak adimen artifiziala baliatzen du bere sorkuntzan lagungarri. EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak eta EITB Labeko lankideak kontatu digute fizkiozko audio bat prest dela. Partiduen laburpenak egiten, errutuluak jartzen etab.etan frogak egiten ari dira.
-
Informazio eta datuz betetako panel baten aurrean gizaki itxurako robota
28:43 min



Adimen Artifiziala lan egiteko modua aldatzen ari da. Xabier Iglesias sortzaileak kontatu digu nola eskuz egindako hogei marrazki erabilita animaziozko laburmetraiak egin dituzten Bartzelonako Turismo Agentziarako. Ahotsak ordea, benetako aktoreek ipini dituzte. Nolanahi, gaur egun ahots klonen katalogo zabala dago, euskaraz ez ordea. Mementum Techen Kaze Kai kantaria sortu dute, diskoak grabatu eta zabaldu eta hor dabil sarean bere fan kuadrilarekin.
EITB Labeko Itziar Arangurenek kontatu digu Pello Zabala protagonista izango duen sail bat ari direla prestatzen eta bere audio grabazioak erabilita adimen artifiziala entrenatu dutela hark bezala hitz egin dezan. Fikzioko saila aurki izango da entzungai Guau plataforman.Beste herrialde batzuetako adibideak ere ekarri dizkigu. Finlandian esaterako adimen artifizialak egiten duen irrati podkast bat sortzen dute astero.
Ikusentzunezkoen ekoizpenean lana arintzeko modua eman dezake adimen artifizialak. EITBn,Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak, Jon Telletxeak kontatu digu, erabilerarako oinarriak finkatu eta frogak egiten ari direla zer eta nola txerta daitekeen ikusteko. Garbi dago, beti profesional batek gainbegiratutako edukiak izan behar dutela eta adimen artifizialak egindakoak badira, garbi adierazi beharko dela. Azpidatziak egiteko lanabes aproposa da, baina euskarazko audioak idazteko ez da gai, gaur gaurkoz. Hori bezala, kirol emanaldien laburpenak egiteko eskatzen bazaio, pilota edo arraunean ez ditu jokuaren arauak eta jokaldiak behar bezala interpretatzen.