Itxi

Faktoria

IBILIAN IBILIAN

Rakel Andres eta Santi Gasso: "Zaldibiara etxe bila etorri ginen egunean bertan jende mordoa ezagutu genuen"

Jon Artano Izeta

Herrialde Katalanetakoak dira sortzez, kaleumeak. Beren bizi-estiloan ziaboga eman eta baserri batean, eta baserritik, bizitzeko hautua egin zuten. Marroetxe erosi eta bertan bizi dira, Ñañarriren magalean.

  • Santi eta Rakel, Marroetxeko atarian.

    Santi eta Rakel, Marroetxeko atarian.

    29:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

36 egunez oinez egin zuen Zaldibiarainoko bidea bikote honek. Horregatik Faktoriak ere oinez egin du Marroetxe baserrirainokoa.

Bi katu -Aske eta Xagu- dituzte, oiloak eta dozenerdi sasi ardi ere bai. Baratza landuko dute udaberritik, eta ahuntz azpi-gorriak ere izan nahi dituzte. Gainera paella politikoak egiten dituzte, enkarguz. Ekarte gastronomikoetan prestatzen dituzte, eta eramateko ere jartzen dituzte.

Santi Gasso Buqueras eta Rakel Andres Dura-k pare bat urte daramatzate Zaldibian. Aurrez beste lauspabost urtez aritu ziren beren jaioterritik joan-etorrian, Marroetxe baserrian konponketak eta birgaitzeak eginaz. Zaldibiarrak jende jatorra direla diote. Jatorrak dira. Bereziak, baina jatorrak! esan du Rakelek. Geu ere bagara berezi samarrak  errematatu du, barrez, Santik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia