Itxi

Faktoria

Maria Luisa Garcia Gurrutxaga

Garcia Gurrutxaga: "Memorian aurrera egiteko iraganean gertatutakoa eta horren ondorioak ulertu behar dira"

Sozialistek memoriaren aldeko hainbat ekitaldi prestatuko dituzte aurten, Franco diktadorea hil eta 50 urtera, Maria Luisa Garcia Gurrutxagak, PSE-k Kongresuan duen diputatuak "Faktoria"-n nabarmendu duenez

  • Maria Luisa Garcia Gurrutxaga

    Maria Luisa Garcia Gurrutxaga

    24:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten beteko dira 50 urte Francisco Franco diktadorea hil zela. Memoria sustatzeko, eta gertatutakoa ondo ulertzeko, Epainiako Gobernuak hainbat ekitaldi egingo ditu 2025. urtean zehar, lehenengoa datorren asteazkenean. Urtarrilaren 8an. Zentzu horretan, Maria Luisa Garcia Gurrutxagak, PSE-ren diputatuak Madrilen, Alderdi Popularrari leporatu dio iraganean gertatutakoa ahaztea.

"Memoria demokratikoaren edozein gai ateratzen denean, Alderdi Popularrak esaten du iraganeko liskarrak berpiztu nahi ditugula", adierazi du Garcia Gurrutxagak. Eta horrek erakusten du, diputatu sozialistaren arabera, PP "oso deseoso" dagoela memoria historikoaren gaiarekin, "inoiz ez dutelako garbi moztu tradizio horrekin".

Gainera, egun Espainiar Estatuan ez dela espero behar popularren jarrera baikorrik gai horretan, Vox muturreko alderdia dutelako hainbat administraziotan gobernu kide edo bazkide. "Hezkuntzak gauza asko daude egiteko, ondo ezagutzeko zer gertatu zen eta zergatik iraun zuen hainbeste (Francoren diktadurak). Aurrera jarraitzeko, iraganaren xehetasunak eta iraganak izan ditzazkeen ondorioak ondo ulertu behar dira", azpimarratu du Garcia Gurrutxagak.

Memoria demokratikoaren gaiaz aparte, sozialisten eta Juntsen arteko harremanaz hitz egin du Garcia Gurrutxagak, baita Sanchez presidentearen ingurukoek 2025ean duten auzibideez, Euskadiko zerga erreformaz edota autogobernuaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia