Faktoria
Mikel Irujo
Mikel Irujo: "Haserre gaude BSHren Alemaniako zuzendaritzarekin, ez diote gure bilera eskariari erantzun"
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologikoko kontseilariak kritiko hitz egin du Euskadi Irratiko Faktoria-n BSHko zuzendaritzari buruz. Lanean jarraituko dutela dio enpresa ez ixteko, baina horretarako, zuzendaritzaren asmoen berri izan behar dutela.
-
Mikel Irujo
26:08 min
BSHk Ezkirotzen duen lantegia bideragarria dela dio Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologikoko kontseilariak, eta azken unera arte jarraituko dutela ahaleginean enpresaren jarraikortasuna bermatzeko, horretarako, baina ezinbestekoa dela multinazionalaren zuzendaritzarekin hitz egitea, enpresaren asmoen berri izateko. "Ezjakintasun handi baten aurrean gaude, horregatik eskatu dugu erabakitzeko ahalmena duen batekin biltzea".
Sunsundegiri dagokionez, berriz, adierazi du hartu-emanetan direla hainbat inbertsorerekin, eta hartzekodunen lehiaketa arrakastaz bideratzea espero dutela.
Dena den, Nafarroaren egoera industriala ona dela azpimarratu du. "nplegu industrial kopuru historikoan gaude, 85 mila langile ari dira industrian lanean, Hego Euskal Herriko enplegu industrial handiena dugu".
Europa mailan, berriz, uste du Europar Batasunak neurriak hartu beharko lituzkeela gainerako herrialdeek dituzten baldintza beretan lehiatzeko.