Itxi

Faktoria

Amiantoa

Jesus Uzkudun: "Haserre gaude aspalditik, gaixotu eta gainera erakundeetatik burla egiten digute"

2022an argitaratu zuten Estatuko Agerkari Ofizialean "Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legea", baina bi urteren ondotik, oraindik ez dago indarrean. Ekimena zertan den azaltzera etorri da Euskadi Irratiko Faktoria saiora Jesus Uzkudun, amiantoak kaltetutakoen elkarteko kidea.

  • Amiantoaren biktimentzako funtsa ez dago oraindik indarrean, Jesus Uzkudunek salatu duenez

    Amiantoaren biktimentzako funtsa ez dago oraindik indarrean, Jesus Uzkudunek salatu duenez

    17:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Legea aho batez onartu zuen Diputatuen Kongresuak, baina araudia falta da. Amiantoaren biktimek ez dute konpentsazio-funtsik oraindik Hego Euskal Herrian, eta Jesus Uzkudun, amiantoak kaltetutakoen elkarteko kideak salatu duenez, "haserre" daude: "gaixotu eta gainera erakundeek burla egiten digute". Deitoratu du legea betetzeko borondaterik ez dutela instituzioek, datuak beldurtzeko modukoak izanik ere: 4.500 kaltetu agertzen dira urtero Estatuan amiantoaren ondorioz. "Biktima ikusezinak" direla aldarrikatu du Uzkudunek, eta mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dio gizarteari.