Faktoria
Oneka Bereau-Lafitte
Oneka Bereau-Lafitte, ASBko jokalaria: "Emazteen errugbiaren gaineko estereotipoak amiltzen ari dira"
MIKEL ROTAETXE
Eskuskatik errugbirako urratsa emanda, Baionako ASB taldean ari da lehian Oneka Bereau-Lafitte. Emakumeak gutxiengo diren bi kirol-diziplinetan urratu du bidea eta "harro" azaldu da, errauts artetik berpiztu eta Frantziako Elite 2 milan trinkotu direlako.
-
Oneka Bereau-Lafitte
22:20 min
Uztaritzen hasi zen errugbian Oneka Bereau-Lafitte. Haurtzarotik kirolari amorratu izandako gazteak Baionako ASB taldean ari da, Elite 2 mailan, Frantziako zilarrezko ligan.
Emazteen errugbiaren gaineko esterotipoak "amiltzen" ari dela azaldu digu Faktoria magazineko elkarrizketa pertsonalean, ez lukeela sekula Frantziako selekzioarekin jokatuko eta etxean ere une gozagarriak bizi dituztela ASBko partidak ikustera joatean: "Aitatxi eta amatxi kezkatuak ziren hasieran, baina orain ikaragarri zaletu dira".