Itxi

Faktoria

GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Arantzazu Loidi: "Teknologia gabe, gozatuz, hizkuntza lantzeko bide ematen du bertso-eskolak; erregalua da"

Jon Artano Izeta

Mende erdi da haurren lehen bertso-eskola, Almenekoa, sortu zutela. Han hasi zen 8-9 urterekin, "neskatila sinpatika bat zela", Arantzazu Loidi. Almenekoak omendu ditu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, eta Loidik jantziko dio txapela finalean ondoen aritzen denari.

  • Arantzazu Loidi Garitano

    Bertsolari ez ezik, gai-jartzaile eta epaile ere aritu izan da Loidi.

    19:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Jendea zorion mezuak bidaltzen ari zait" esan dio Loidik, harrituta, Euskadi Irratiari. Behinola bera ere izan zen txapeldun, 1985eko Eskolartekoan. Ordutik ez du izan, seguru asko hainbeste kazetari segika. Datorren hilaren 14an Ilunben izango da Gipuzkoako Bertsolari txapelketako irabazleari garaikurra janzteko. Duela mende erdi Leintz bailaran sortu zuten bertso eskola aitzindariari aitortza egiteko modua da. Eskola haren sortzaile izan ziren Juanito Akizu, Patxi Goikolea eta Xanti Iparragirre zena. Goikoleak gazterik onenari emango dio saria Donostian. Berekin ere hitz egin dute Faktorian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia