Faktoria
Elkarrizketa
Itxaso: "Harremanetan gaude, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Martuteneko lurzoruak doan eskuratzeko"
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak "Faktoria"n defendatu du erakunde publikoen artean etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua, doan uztea, atzean "helburu sozial" bat dagoelako. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko erronka nagusia eskaintza areagotzea dela azpimarratu.
-
Denis Itxaso
31:28 min
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko eskeintza areagotzea ezinnbestekoa dela berretsi du Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua "Faktoria" saioan egin diogun elkarrizketan. Hori aurrera eramateko egon litezkeen oztopoen artean Lurzoruaren legeak jarritako baldintzak aipatu ditu. Bestalde, Itxasok jakinarazi du Martuteneko kartzela ixtean libre geratuko den orubea doan emateko eskatu diotela Espaiñiako barne Ministerioari Jaurlaritzak eta Donostiako udalak.
Denis Itxasok iragarri du datorren asteartean onartuko duela jaurlaritzak Etxebizitzaren Foroaren sorrera eta azaldu du foro horretan, besteak beste, legean egin litezkeen aldaketak aztertuko dituztela, etxebizitzen eraikuntza sustatzeko helburuz eta kontestu egokia sortzeko zein baldintza diren beharrezko ikusteko. Lehenego lana egun indarrean dagoen Etxebizitza legearen diagnosia egitea izango da. Izan ere, Itxasok berretsi baitu errentagarritasun falta argudiatzen dutela promotore eta eraikuntza enpresek operazio berriak ez abiatzeko...
Hirigintza araudi eta legeek aurreikusten dituzten tramiteak arindu beharra ere aipatu du etxebizitza sailburuak, "prozedura berezia" izatea etxebizitzen eraikuntza azkartu ahal izateko. Eta horrekin batera, Itxasok jakinarazi du Martuteneko kartzela ixterakoan libre geratuko den orubea doan emateko eskatuko diotela Espaiñiako Gobernuari bertan etxebizitza publikoak eraiki ahal izateko, Jaurlaritzak udalei ere horrela esaktzen die eta.
Iazko urte hasieratik Etxebiden izen emandakoen kopurua % 46 hazi dela eta... Denis Itxaso-k azaldu du klase ertaineko gero eta familia gehiagok eskatzen dutela etxebizitza publikoa, prezioen gorakadaren eraginez dagoeneko ezin dutelako merkatu librean etxebizitzarik erosi.deni