Itxi

Faktoria

EH Bildu

Otegi: "Erorien Monumentua botatzearen alde geunden, baina ez zegoen horretarako indar korrelaziorik"

Maitane SUbijana | EITb Media

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azpimarratu du PSN ez dela eraistearen aldeko, ondorioz, EH Bildu botatzearen alde egon arren, ez zegoela horretarako aukerarik.

  • Arnaldo Otegi

    Arnaldo Otegi

    27:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak uste du Iruñeko Erorien Monumentua ikur frankistari beste esanahi bat emateko akordioa politikoa akordio "ona" dela. Ildo horretan, nabarmendu du monumentuaren ordez, aurrerantzean Maravillas Lambertoren izena daraman interpretazio zentroa bihurtzea "justizia poetikoa" dela.

Zerga erreformari lotuta, adierazi du akordioaren alde lanean aritu direla egunotan, eta Pedro Sanchezen gobernuak jakin behar duela, erreforma nahi eta behar badu, boto guztiak behar dituela. Podemosetik Irene Monterok PSOEk adarra jotzen dietela esan eta gero, Otegik dio eurei inork ez diela ilea hartuko, Podemosen jarrera zalantzan jarri du, interes partidistak lehenesten ari direla.

Bien bitartean, azpimarratu du garrantzitsua dela gobernu horri eustea datozen 3 urteetan, alternatibak okerragoak izan daitezkeelako, etaestatus politikoaren eztabaida garatzeko.

Jaurlaritzako aurrekontuen inguruan galdetuta, Nafarroarekin alderatu du: "Guk nafarroan babesten ditugu aurrekontuak gobernuak aurrekontuak aurkeztu baino lehenago aurrez beti aurkezten dizkigulako, EAEn ez da hori gertatzen". Era berean, zerga erreforma eta aurrekontuen eztabaida bereiztea defendatzen du, aurrekontuak onartu behar direlako lehenbizi, eta mahai gainean jarri duten erreforma fiskala "oso arina" delako, planteamentu sakona behar duela iritzita.

Bestalde, koordinatzaile nagusi jarraituko duela dio, berrikuntza krisian daudenek behar dutela dio, eta hori ez dela EHBilduren egoera. Zuzendaritzan belaunaldi gaztea dagoela dio, eta alderdiko kongresuan beste urrats bat emango dela gidaritzara gazte horiek igarotzeko.