Itxi

Faktoria

Energia berriztagarriak

Non kokatuko dira Euskadin parke eoliko eta fotoboltaiko berriak?

Energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari buruz hitz egin dugu "Faktoria"n, bi aditurekin, Mirari Antxustegi eta Aitor Urresti EHUko doktoreekin.

  • Energia berriztagarrien  behin behineko PTS-ak 110 balizko kokapen jaso ditu.

    Energia berriztagarrien behin behineko PTS-ak 110 balizko kokapen jaso ditu.

    24:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Klima aldaketaren aurkako borrokan, energia berriztagarriek fosilak ordezkatu behar dituzte ahalik eta gehien eta ahalik eta azkarren, deskarbonizazioan aurrera egiteko.
Bide horretan, Euskadiko klima aldaketa eta trantsizio energetikorako legea onartu zuen iaz Eusko Legebiltzarrak. Bertan jasota dator 2030erako, 5 urte barrurako, Euskadin kontsumitzen dugun elektrizitatearen % 32 energia berriztagarriek ekoitzi behar dutela. Gaur egun baina, konsumitzen den energiaren % 8,7 bakarrik sortzen da berriztagarrien bitartez, Euskadiko energiaren erakundeko datuen arabera.


Helburua beraz, urruti dago eta bete ahal izateko laukotu egin beharko litzateke berriztagarrien ekoizpena. Edo bestela, kanpoan erosi. Aipatutako helburuak lortzeko egun indarrean dauden parke eoliko eta fotoboltaiko gehiago behar dira baina…. Non kokatuta? Eta nolakoak behar dute izan, zein neurrikoak?


Horixe zehazteko asmoz aspaldi lantzen ari da Eusko Jaurlaritza "Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala"..Parke eolikoak eta fotoboltaikoak non kokatu ahal izango diren eta non ez zehazteko. Balizko 110 kokapen jasotzen ditu erkidego osoan. 4.000tik gora alegazio aurkeztu dizkiote hainbat udalek, talde ekologistek, auzo elkartek eta nekazari sindikatuek eta ikusteko dago horietako zenbat onartuko diren. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak hilaren bukaerarako urriaren amaierarako agindu du alegazio guztiak erantzungo dituztela.

Bada, energia berriztagarrien  lurralde plan sektoriala aztertzeko gurean izan dira gaur, Mirari Antxustegi EHUko doktorea kimika aplikatuan eta Aitor Urresti EHUko doktorea Energia termikoan.