Faktoria
Telebista eta Reggaea
Xabier Ormazabal: "Aldartearen arabera piano aurrean edota plateren aurrean jartzen naiz"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Asteburuan Teleberri albistegia aurkezten du Xabier Ormazabalek, baina zaletasun ugari ditu irundarrak; besteak beste, etxean dituen 1000tik gora biniloekin reggae musika saioak egiten ditu.
-
Xabier Ormazabal
19:33 min
Sare sozialetan ikusi dugu Xabier Ormazabal, albistegian soinean duen trajea erantzi eta platerak astintzen.
Azken urteetan loratu zaio reggae musikarekin jolas egiteko zaletasuna, baina aurretik musikarekin oso lotura estua izan du aurkezle irundarrak; pianoko goi mailako ikasketak eta oraindik ere tarteka orduak egiten ditu bere aurrean.
Donostiako estudiora gerturatu denez, gorbataren korapiloa zuzenean egitera gonbidatu dugu, eta erronkari eutsi dio.