Itxi

Faktoria

ADEGI

Ayerza: "Lanari balorea kentzen ari gatzaizkiola dirudi. Gizarte bezala hausnarketa egin behar dugu"

ADEGIko idazkari nagusiak adierazi du absentismoak eragin zuzena duela enpresen lehiakortasunean eta kezkatuta azaldu da "lanera ez joateko jarreraren" aurrean. Auto elektrikoaren ezarpena azkarregi eta behar bezala planifikatu gabe egin dela esan du eta prozesua moteltzearen alde mintzatu da.

  • Jose Miguel Ayerza

    Jose Miguel Ayerza

    24:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusiak ohartarazi du kezka areagotzen ari dela Gipuzkoako enpresen artean. Aurten % 2ko hazkundea eta 3.500 lanposturen sorrera aurreikusten badira ere, ahuldade zentzuak azaltzen ari dra batez ere industrian, auotomozioa eta metalurgian eta batez ere, Europako autogintzan antzematen hasi den motelaldiarengatik.

Auto elektrikoaren aldeko apustua behar baino azkarrago egin nahi izan dela esan digu Jose Miguel Ayerzak eta prozesua moteltzea eskatu du,  Europa, Txina eta Estatu Batuen lehiak itota ez gelditzeko: "Politikan helburu batzuk jartzen dira baina horrek gero eragina dauka merkatuan. Trantsizio energetikoa egin nahi izan da erritmo jakin batean baina merkatuak ez du bere egin eta erosleek ez dituzte kotxe elektrikoak erosi nahi. Karga azpieigutra gutxi dagoelako, baterien autonomía mugatua delako eta garestiak direlako". Ayerzak iritzi dio agian moldu egin beharko litatekeela prozesua. Eta aipatu du beste gogoeta bat ere egin behar dela, neutralitate teknologikoaz: "auto elektrikoa ez da CO2 emisioak murrizteko bide bakarra, badira beste teknologia batzuk".

Absentismoaz eta lanaldiaren murrizketaz galdetuta, Ayerzak hausnarketa sakona eskatu du gizartean: gakoa bere hitzetan aberastasuna sortzea da ongizate maila bermatu ahal izateko baina  horretarako lehiakorrak izatea ezinbestekoa da: "Eta lehiakorrak izateko lan egin behar da. Baina, dio Ayerza, "badirudi lanari balorea kentzen ari gatzaizkiola. Lanera ez joateko jarera horrek merezi du hasunarketa, zergatik gertatzen da? Lehiakorrak izan behar badugu lana egin behar udgu eta lana hobeto egin behar dugu. Gure guraso eta aitonek beste ikuspuntu bat zuten lanari buruz. Hori aldatzen ari da eta erronka da guztiontzat".

Gutxieneko soldata igotzeari buruz, lehenik eta behin aberastasuna sortzen dela bermatu beharra azpimarratu du; zerga erreformaz, ez duela aldaketa sakonik espero eta euskal enpresen errotzeari buruz, azkenik, esan du 2gero eta etxeko kapital gutxiago dagoela euskal enpresen atzean" eta hori, kezkatzeko modukoa dela.