Itxi

Faktoria

IKUS-ENTZUNEZKOA

Nagore Urdapilleta eta Ibon Gaztañazpi: "Orio herriaren historia bildu dugu 'Errio'n"

Jon Artano Izeta | EITb Media

Txalupa urdin txiki batean, motorraren tor-tor-tor hotsa lagun, errioan gora egin dute elkarrizketa Orion filmatu duten "Errio" dokumentalaren zuzendariarekin eta protagonistarekin.

  • Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdapilleta

    Ibon Gaztañazpi eta Nagore Urdapilleta, Orion

    12:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Altxerriko kobazuloetan ibiltzen zirenen kontuak, balea arrantzan ibiltzen zirenenak, ontzioletakoak... Oriaren ibilguaren azken kilometrotan sedimentutako historia eta istorioak kameraz biltzen eman ditu bi urte inguru lantalde batek. Hamaika herritarren esanak bildu dituzte. Ibon Gaztañazpi kazetari eta arraunlari ohia izan da lemazain. Bidania eta Beizama arteko baserri batean jaiotako arraunlari gaztea, Nagore Urdapilleta, aritu da elkarrizketatzaile. Filma estreinatu atarian, errioan gora eraman dute Euskadi Irratia.