Faktoria
Svieta Kaschena margolaria
Svieta Kaschena margolaria, arte terapeuta eta Pasaiako udaltzainak Ondarretako bere etxean hartu gaitu
Margotzeak minak arintzen lagundu diola kontatu digu. Hil zaizun etxeko norbait pintatzeak, zulo hori betetzen duela dio eta aurrera egiten laguntzen duela. Ukraina Euskadi Elkartearen bidez errefuxiatuentzat pintura tailerrak ematen hasiko da berriz ere udazkenean.
-
Svieta Kaschena pintatzen ari den koadroa alboan duela
18:48 min
Ia hogei urte dira Svieta Ukrainatik Euskal Herrira etorri zela. Hemezortzi urterekin, gizon ukrainar batekin ezkondu eta Iruñean jarri ziren bizitzen. Bortzirietan eta Urola bailaran bizi izan da eta orain Donostian bizi da. Poz pozik dago bera udaltzain oposaketak gainditu berri. Hilabete da lanean hasi dela. Berarentzat betiko ametsa izan da uniformeduna izatea eta udaltzain lanetan gustora dago jendeari laguntzeko aukera duelako. Tratu txarrak jasan dituzten bi emakume artatzea tokatu zaio eta brote sikotikoa izan duen emakume bat laguntzea ere bai. Hura lasaitzea lortu zuela kontatu digu eta barrua beteta iritsi zela.