Itxi

Faktoria

Fibrosi kistikoa

Fibrosi kistikoari ikusgarritasuna emateko Brusela-Ondarroa bizikleta martxa solidarioa

Bizikleta martxa antolatu duen Bixi elkarteko Seber Altuberekin hitz egin dugu abiatu bezperan. 19 urteko haren iloba Elenek du fibrosi kistikoa eta gaitzaren nondik norakoak eta martxaren helburuak azaldu dizkigu

  • Birikak

    Birikak

Endekapenezko gaitz larria da Fibrosi Kistikoa. Birikei erasaten die batez ere baina lixeriketa sistemari eta beste gorputzeko hainbat atali ere bai. Sarri ospitaleratu behar izaten dute eta horrek dituen ondorioak ez dira nolanahikoak.

Hau dena ikus arazteko eta aldarrikapenak egiteko bizikleta martxa antolatu du Bixi plataformak. Bruselatik Ondarroara egingo dute 13 ekinalditan, bihar abiatuta. 1.314 kilometro pedalei eraginez eta gaitzaren berri emanaz. Abuztuaren 9 an Ondarroan bukaerako festa handia egingo dute.

Seber Uribe, Bixi plataformako kidea eta Fibrosi Kistikoa duen Eleneren osabak eman digu honen guztiaren berri Faktorian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia