Itxi

Faktoria

Zuzenbidea

Natale Seron: "Espainia da adin txikiko migranteengatik NBE aurrean salaketa gehien dituen estatua"

Nazioarteko hitzarmenek eta legeek laguntzarik gabe datozen adin-txikikoen babesa agintzen duten arren, asko dira praktika txarrak. Kasu horien kontra, zuzenbidea ez ezik, presio soziala ere zein garrantzitsua den azpimarratu du Deustuko Nazioarteko Zuzenbideko irakasleak

  • Natale Seron, Deustuko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea

    Natale Seron, Deustuko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea

    16:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asko hitz egin dugu azkenaldi honetan adin txikiko migranteez, gurasorik gabe gurera etortzen diren atzerriko haur eta gazteei buruz. Erakundeek haiei babesa emateko obligazioa daukate, legez; eta nazioarteko zuzenbidean onartuta dauden lege eta hitzarmenek babesten dituzte. Baina zuzenbidea, kanpoan jaiotako haur migrante hauekiko, askotan ez da izaten ez "zuzen" ezta "bide" ere. Hala izan zen Arcangeren kasuan ere, Kamerundik ihesi Espainiara iritsi zen 16 urteko neskatoaren kasuan ere. NBEn erakunderaino iritsi zen bere auzia eta lortu zuen hemengo legeak aldaraztea. Kasu horren azterketan oinarritu du bere tesia Natale Seron Deustuko Nazioarteko Zuzenbideko irakasleak ere. Bertan azpimarratzen da, adin txikiko hauei babesa emateko, zuzenbidea bezain edo inportanteagoa dela gizartearen babesa eta presioa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia