Itxi

Faktoria

Alkateekin hizketan

Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Alardean, oraindik gehiago dago herria gerrarako, ospakizunerako baino"

Enparanek adierazi du desberdinen arteko akordio bat lortzeko helburuz egiten dituen ahaleginekiko erresistentzia handiak topatzen dituela eta proposatzen dituen urrats txikiek, momentuz, ez dituztela aldeak asetzen.

  • Igor Enparan Hondarribiko alkateak bere "pentsatzeko txokoik" eskaini digu elkarrizketa

    Igor Enparan Hondarribiko alkateak bere "pentsatzeko txokoik" eskaini digu elkarrizketa

    23:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uztailaren hasieran hartu ditu opor txiki batzuk eta uda lanean pasako du Hondarribiko alkateak. Badaki aurten ere gogorra izango dela eta beharko duela indarra festei aurre egiteko. Alardearen gaia oraindik korapilatuta baitago herrian. Adierazi digu bere lanordu asko eskaintzen dizkiola gaiari, ari dela saiatzen elkar-ulertzeko ahaleginak egon daitezen herrian eta eman daitezen urrats txikiak. Keinu horiek, nolanahi, aldeak ez dituzte asetzen oraindik. Eta alkateak ez du ikusten epe motzean beste fase batera pasatzeko aukera haundirik. "Lanketan jarraitzen dut, denen onerako izango den desberdinen arteko akordio bat lortzeko helburuz", adierazi digu.

Alardeaz gain, Hondarribian bete nahiko lituzkeen beste asmoez ere mintzatu da Enparan, baita udaleko agintea Abotsanitzek hartu zuenez geroztik egin dituztenez ere.