Itxi

Faktoria

ZEOS PROGRAMA

Gazteek mugikorrekiko duten menpekotasuna nola bideratu etxean eta ikastetxean?

ZEOS programa Osasun Sailak bultzatutako programa berritzailea da, helburua nerabeen osasun digitala eta emozionala zein den ezagutzea da, mugikorren ahalik eta erabilera osasungarriena sustatzeko. "Faktoria" Durangon izan da, ZEOS programa ezagutzen.

  • Gaztea mugikorrarekin

    Gaztea mugikorrarekin

    22:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Familia askotan kezka iturri eta hezkuntza komunitatearentzat erronka nagusietako bat da mugikorren, eta oro har, pantailen gehiegizko erabileraren aurrean nola jokatu asmatzea. Teknologia behar dela bai, baina menpekotasunaren aurrean oreka nola bilatu jakitea da zailena. Bada, bide horretan, asko dira gurasoek sustatuta martxan diren egitasmoak, "Altxa Burua" edota "Guk16" horietako batzuk, eta orain, osasun sailak jarri du martxan ZEOS: Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen izeneko programa aitzindaria.

Guraso, irakasle eta DBH4ko ikasleekin egin dituzte formakuntza saioak. Gida-lerroak eman dizkiete guraso eta irakasleei, eta gogoeta eragin diete gazteei.

Telmo Lazkanok, programako sustatzaile eta osasun digitalean adituak, azaldu dizkigu xehetasun eta lehen ondorioak, Iñaki Valle Kurutziaga Ikastolako irakasleak euren errealitatean zein den kontatu digu, eta ez ote den ardura gehiegi uzten irakasleengan afera honen inguruan. Era berean, bildu ditugu programan parte hartu duten guraso eta ikasleen testigantzak ere.