Faktoria
PIRINIOKO KAIERA
Josu Iztueta: "16 urterekin 'egunen batean egingo diat' esan nuen. 66rekin egingo dut Pirinioko zeharkaldia"
JON ARTANO IZETA | EITb Media
Tolosako bidaiari ezaguna ibilkari izango da udan. Higer lurmuturretik Creus puntara joango da ttipi-ttapa, bizkarrean beharrezkoak hartuta, GR11 bidetik. Bidean aurkitzen duenaz arituko da, ostegunero, Udako Faktorian.
-
Josu Iztueta, Hondarribiko kaian, Auñamendiak seinalatuz
12:11 min
Mende erdiz atzeratutako ametsa betetzen hasi da Josu Iztueta Azkue. Altxorarren mapari nola, halaxe begiratzen zion Iztuetak, gaztetxotan, Pirinioen kartografiari. Kantauritik Mediterraneorainokoa ibilian egiteko asmoa ez zuen ordea bete: "sos batzuk biltzeko udan lantxoak egiten hasi ginen, gero Nairobitarra sortu genuen, eta hamarkadatan bidaiatzen ibili gara, ia beti urrutietan". Orain abiatzeko hiru osagai printzipalak baditu: osasuna, denbora eta gogoa. Hasi du bidea.