Itxi

Faktoria

FAKTORIA PP

Laura Garrido: "Aurreakordioa ez da ona, estatus berriaren nahia hor baitago"

Laura Garrido Euskadiko PPren Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, legearen barruan egin behar da estatus berria, eta ez zaio iruditzen hala izango denik.

  • Laura Garrido

    Laura Garrido

    21:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako hauteskundeetan espainian lortutako garaipenarekin pozik hitz egin du Laura Garridok Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan, eta ez du zalantzarik Pedro Sanchezen agintaldia agortuta dagoelako egin duela herritarren PPren alde. Era berean, EAJren boto galerari lotuta, azpimarratu du euren hazkundea EAJtik iritsi zaiela.

EAJak eta PSEk Eusko Jaurlaritza berria osatzeko egin duten aurreakordioari lotuta, interesgarriena arazoei irtenbidea bilatzea litzatekeela dio, baina zalantzan jarri du hala izango denik, eta ikusi egin beharko dela karguen banaketak ere nola geratzen diren. Erdietsi dutenaz ezagutzen den gutxi hori "ez dela ona" dio, estatus berriaren nahaigatik. Eta galdetu beharrekoa zera dela: "Zertarako nahi da, nazionalisten nahiak betetzeko edo gure bizi kalitatea hobetzeko?". Autonomia desberdinek euren autonomia estatutuak aldatu dituztela, baina legediaren barruan, eta hemen beste bide bat jorratuko dela uste du. Zentzu horretan, bereziki alderdi sozialistaren jarrera salatu du, nazionalisten menpe daudela esanez.