Faktoria
EH Bildu
Kortajarena: "Pello Otxandianoren hautagaitza aurkeztuko dugu inbestiduran"
Irati BaRRENA Bolinaga | EITB MEDIA
Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, Jaurlaritza osatzeko EAJ eta PSEk adostutako aurreakordioak hauteskunde biharamuneko emaitzak estaltzeko beharrari erantzuten dio, eta orokorkerietan oinarritutako zirriborroa da.
-
Nerea Kortajarena
24:23 min
Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiko "Faktoria"n iragarri du Pello Otxandiano datorren ekainaren 20ko lehendakari izateko inbestidurara aurkeztuko dela. Azaldu du, erabakia etorri dela, EAJk elkarguneak bilatzeko saiakerari muzin egin ostean. "Kontuan hartuta 27 legebiltzarkide ditugula, eta gugan konfiantza jarri duten herritar guztiek bazutela aldaketarako desio bat, erantzukizun eta arduragatik, Pello Otxandianoren hautagaitza aurkeztuko dugu".
Atzo iluntzean, EAJ eta PSEk iragarri zuten gobernua eratzeko aurreakordioa, bestalde, orokorkerietan oinarritutako dokumentua iruditzen zaio Kortajarenari, zehaztasun gutxikoa, eta uste du Europako hauteskunde biharamuneko emaitzak estaltzeko modua dela.
Koalizio subiranista pasa den igandean lortutako emaitzekin oso pozik azaldu da, goranzko joerak alderdiaren proiektua finkatzen duela eta hauteskunde zikloa ixteko modu ezin hobea izan dela iritzita.