Itxi

Faktoria

The World's Best Restaurant

Bittor Arginzoniz: "Lehen hamarren artean igual, baina bigarrenean geratzea... erabat ezustekoa izan da!"

Jone Larrañaga | EITb Media

The World's 50 Best Restaurant zerrendan bi postu egin ditu gora Axpeko Etxabarri jatetxeak. Las Vegasen aitortza jaso berritan hitz egin digu. Adierazi du sari honek presio eta tentsioa ekarriko diola baina berak jarraituko duela dakiena egiten: "Lana, lana eta lana".

  • Bittor Arginzoniz zerrendako bigarren onenen artean zela jakin duen unean

    Bittor Arginzoniz zerrendako bigarren onenen artean zela jakin duen unean

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urduri oraindik... Las Vegaseko hots haundiko ekitaldian aitortza jaso berritan erantzun die "Faktoria"ren galderei. Sariketa ekitaldiko azken bost minutuak oso luzeak egin zaizkio Bittor Argizoniz, Etxebarri jatetxea eta Bartzelonako Disfrutar zerrendako onenak direla jakinarazi dutenetik. Azkenean, katalanek eraman dute lehen postua eta zerrendako bigarrenean geratu da sukaldari euskalduna. Ez zuen espero halakorik. Sariak, kontatu digunez, ekarriko dio tentsioa eta presioa. Arginzonezek adierazi du, bere jatetxera joaten direnak ahalik eta gustoren ateratzeko jarraituko duela berak, "lana, lana eta lana" egiten.