Faktoria
SOZIOLINGUISTIKA
Iñaki Martinez de Luna: "Marketing ikuspegia txertatu behar dugu euskararen aldeko diskurtsoak sortzean"
JON ARTANO IZETA | EITB Media
Hamarkadetan egindako lanari aitortzak pilatzen ari zaizkio, azken asteotan, Iñaki Martinez de Luna Perez de Arribari. Manuel Lekuona saria eta ohorezko euskaltzain izendapenak jaso ditu oso denbora tarte txikian.
-
Martinez de Luna, Miramonen
21:52 min
Bospasei urteko mutilkoskorra zela, aitaren eskutik paseoan ari zen kalean. Zoruan aireplano batetik botatako papertxoak ikusi eta horietako bat eskuan hartu zuen mutikoak. Ezin konprenitu paperetan idatzitakoa, eta aitari galdera egin zion. Hara nola kontatu duen pasadizoa Martinez de Lunak berak:
"—¿En que está escrito ésto?
—En vascuence, lo que se habla en Vizcaya y Guipúzcoa.
Euskararen berri izan nuen lehenengo aldia izan zen (...) Aurkikuntza hori.
XX. mendeko 50eko hamarkadaren erdialdean egin nuen; fran[1]kismo bete-betean, gaurko Vitoria-Gasteiz orduan Vitoria baino ez
zenean. Gasteiz ez zen existitzen; ez izenez, ez izatez".
Haurtzaroko kontuetatik hasi eta gaur egunekoetara etorriz egin du berriketaldia ikerlari eta ekintzaileak, Euskadi Irratian.