Faktoria
SUKALDARITZA
Lander Cornago: "Talentuduna naizen? Ez dakit zer esan... Ni izan, langilea naiz"
Jon Artano | EITb media
24 urte ditu eta Arzak jatetxeko Berrikuntza eta Garapen taldeko kide da Cornago. Basque Culinary Cenerrek 100 gazte talentudunen zerrendan sartu du.
-
Lander Cornago, Euskadi Irratian
17:17 min
Txintxarria da sortzez, baina gurasoek Tolosan duten Iurre tabernan pasa ditu Alegiako kalean hainbat ordu Lander Conagok. Sukaldaritza ikasketak egin ostean arrain eta okelen arduradun hasi zen Arzaken, bederatzi hilabeteren buruan ikerketa taldeko kide egin zuten. Oporrak lanean eman izan ditu, munta handiko beste jatetxeetan. "Iaz El Celler de Can Roca-n hasi eta Jordi Roca sukaldeko atetik sartzen ikusi nuenean akojonatu egin nintzen! Han joan nintzaion groupie bat bezala, hitz-totelka!".