Itxi

Faktoria

Literatura

Juan Kruz Igerabide: "Haur bati poema bat irakurtzea edo ipuin bat kontatzea maitasun ekintza bat da"

Maider Segurola | EITb Media

"Begi bat Kokotean" haur eta gazteentzat autobiografia argitaratu du Juan Kruz Igerabidek eta idazlearen ibilbidea eta bere biografia errepasatu dugu Faktorian egilearekin berarekin.

  • Juan Kruz Igerabide

    Juan Kruz Igerabide

    18:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria kutxa txikiz beteriko armairu handi bat bailitzan ulertzen du Juan Kruz Igerabidek eta kaxa horietako bat ateratzen denean albokoak mugitu eta hauek ere atera egiten dira. Halaxe gertatu zaio Igerabideri Begi bat Kokotean izeneko autobiografia lana idatzi duenean.

Haur literaturaz eta liburuen etorkizunaz, egungo gerra testuinguruaz eta urtero etxeko baratzera iristen zaizkion ipurtargiez hitz egin dugu "Faktoria"n.