Itxi

Faktoria

LGTBI+ FOBIA

Idoia Zabala: "Minduta sentitu naiz arlo eta garai desberdinetan, zoritxarrez, horrela izaten jarraituko du"

LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko egunean, Idoia Zabalak bere azalean trans emakumea izateagatik jasan eta bizi izan dituen egoera eta une bortitzak kontatu ditu Faktorian.

  • Idoia Zabala

    Idoia Zabala

    15:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maiatzaren 17a egun berezia da Idoia Zabalarentzat: "Gure eskubideak aldarrikatzeko eguna da, baina bada baita babestuta sentitzeko, sehaska batean sentitzeko, nire buruak sentitzen du, behintzat gaur inork ezingo nau mindu".Egunerokoan, baina, une desatsegin eta bortitzak bizi izan ditu, okerrenak edo gogorrenak, lantokian eta Osakidetzan. Trantsizioa abiatu eta psikiatraren kontsultara sartzean hark "erotzat" hartu zuenekoa ekarri du gogora, eta nola esan zion  bizitza errazagoa izango zuela homosexual bezala, trantsizioa egitea  "kapritxo" bat bailitzan.

Lanean, berriz, zuzendariak gizonezkoen aldagela erabiltzera derrigortu zuen eta horren eragin ziola zauria: "Ondorio asko utzi dizkit, gaur egun ez naiz gaur eraikin publikoetako aldageletara joateko".

Minak min mikrofrono aurrean jarri eta bizitakoa ahoz goran kontatzearen garrantziaz jakitun gerturatu Faktoriara. "Nik beti esaten dut ez naizela komunitateko Che Guevara, baina ikusten dut beharrezkoa dela".