Itxi

Faktoria

Gazteak eta Gimnasioa

Paulo Azpiazu: "Gazteek oso azkar nahi dituzte emaitzak eta informazio gehiegi dago sareetan"

Ainhoa Urretabizkaia|EITB Media

Gero eta gazte gehiago ikusten ditugu gimnasioetan ariketak egiten eta azken egunetako albistea da; Bergarako Agorrosin kiroldegiko arduradunek makinen erabilerarekin kezkatuta, 14 eta 17 urteko seme-alaben gurasoei eurekin hitz egin dezaten ohar bat bidali diete.

  • Paulo Azpiazu, entreinatzailea

    Paulo Azpiazu, entreinatzailea

    17:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gazteak ari dira gimnasioetara gero eta gehiago gerturatzen, eta makinekin egiten duten erabileraz jardun gara Paulo Azpiazu entrenatzailearekin eta Alazne Agirrezabalaga, Athloneko kirol instalakuntzetako zuzendariarekin. Sare sozialek gazteen kirol ohituretan duten eraginez aritu gara, baina Agirrezabalagak aipatu du, kezkatik baino aukeratik begiratu behar dugula kirolerako grin hau, eta ohitura osasuntsuak hartzen lagundu behar diegula.

Bestalde, Paulo Azpiazuk, Amadeo Llados, on-line entrenatzaile eta "influencer" arekin, bizi izan duen menpekotasun egoera nolakoa izan den kontatu digu, eta bere hitzetan, sekta batean sentitu dela azaldu digu.