Itxi

Faktoria

Teknologia

Betaurreko teknologikoak: Sukarraldiaren ondoren, zer?

Jone Larrañaga | EITB Media

Apple Vision Pro betaurrekoak jantzita izan dituen bizipenak kontatu dizkigu Yerai Diaz EiTBren Estatu Batuetako berriemaileak. Etorkizunean izango duten aplikazioaz mintzatu da Oscar Escallada MUko ikerlaria.

  • Apple Vision Pro betaurrekoak

    Apple Vision Pro betaurrekoak

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alicia Keysen kontzertu pertsonalizatu batean eta Everest mendia eskalatzen egon da Yerai Diaz EiTBren berriemailea, Applen errealitate areagotuko betaurrekoak jantzita. Hilabete pasatxo da merkaturatu zituztela. Berritasun teknologiko horrek eragindako sukarraldiaren ostean, gailu teknologiko horrek izango dituen aplikazioez mintzatu zaigu Oscar Escallada Mondragon Unibertsitateko Errealitate Birtual eta Areagotuko ikerlaria.