Itxi

Faktoria

Igeriketa emakumean Ordizia

Karima Ahmedi, Cruz del Carmen Romero eta Serafira Tzamela igerian ikasten pozik ari dira Ordizian

Nagore Telleria | EITb Media

Aurrenengoz jantzi du burkinia Karimak, Cruz del Carmen berriz urgainean egoteko gai da eta Serafinak berrogeita hamar metro egitea du helburu. Gipuzkoako Aldundiak eta Ordiziako Udalak antolatu dute emakume migratuentzat ikastaroa. Arrakasta ikusita, hilabeteko jarduera ekainera arte luzatuko dute.

  • Emakume bat irribartsu igerilekuko ertzari helduta

    Emakume bat irribartsu igerilekuko ertzari helduta

    29:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogeiren bat emakumek eman dute izena igeriketa ikastaroan. Oihana Zinkunegik, Gipuzkoako Aldundiko Kirol teknikariak ez zuen halako harrerarik espero inondik inora ere.  Faktore erraztaileak aintzat hartu dituztela kontatu digu. Ikastaroa haurren eskola orduetan ematen dute, monitorea emakumea da, klaseak doakoak dira.  Aurretik bazen jarduera fisikoa egiten duen jatorri anitzeko taldea herrian eta horrek lagundu du ur ekintzara jauzi egiten.

Marokon ez zuen igerian ikasi Karima Ahmedik eta aurrenengo uretako esperientzia da berarentzat. Bere bi semeek ez zuten ama piszinara joaterik nahi, baina berak bainujantzia jantzi eta heldu egin dio erronkari.

Ekuatore Ginean bizi zenean Serafinak ere ez zuen ikasi igerian. Alakanten ikasi zuen zerbait azafata ikasketak egin zituenean, baina erabat utzita zeukan orain Majorin aukera sortu zaion arte.

Hondurasen bainatu bainatzen zen Cruz del Carmen baina igerian askorik jakin gabe. Migrazio prozesuetan kirola egitea lehentasunen zerrendan oso atzean geratzen dela dio Ainara Ormaetxea aniztasun kudeatzaileak. Kasu honetan, kirola egitearen beraren onurez gain, taldean aritzeak ematen duen indarra, gorputza hain parte inportantea izateak ematen duen ahalduntzea eta beldurra gainditzearen zeharkako onurak nabarmendu ditu.