Itxi

Faktoria

Laboral Kutxa

Xabier Egibar: "Badirudi interes tipoak uda ostean hasiko direla jaisten"

Bigarren seihilekoan aurreikusten du interes tipoen jaitsiera, baina azpimarratu du ez direla itzuliko lehengo mailara, nabarmenduz hura ez-ohikoa izan zela

  • Xabier Egibar

    Xabier Egibar

    18:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako Banku Zentralak %4,5ean kokatu dituen interes tipoen beherakada uda ondorenean hasiko dela uste du, Xabier Egibarrek, Laborak Kutxaren zuzendari nagusiak. Bigarren seihilekoan 3 edo 4 jaitsiera izango direla aurreikusten du, eta ildo berean, euriborra ere apalduko dela, edozein kasutan, ez dela duela urtebete edo urte eta erdiko mailaraino jaitsiko. "Orduko egoera ez zen normala, ekonomikoki ez zegoen egonkortasuna eta interes tipoak oso baxu zeuden, uste dut orain puntu bat edo hiru laurden jaitsiko direla".

Enpresen finantziazioari dagokionez, antzematen dute inbertsioak atzeratzen ari direla interesak noiz jaitsiko zain, nahiz eta, azpimarratu duen, oro har, enpresak bide honetik doazela, salmetak eta etekinak "ondo doaz". Norbanakoengan ere antzematen dute inbertsio erabakien atzerapen hori.

Era berean, adierazi du bezeroei mailegu mistoak gomendatzen dizkietela, 2 urtetik 5 urtera bitarte finkoa eta hortik aurrera aldakorrera pasa.