Itxi

Faktoria

Bruselako bizitzaz

Jon Larratxea: "Mito faltsu aunitz dago Brusela instituzionalaren inguruan"

MIkel Rotaetxe | ETb Media

Europako funtsak kudeatzen dituen Finnova fundazioan egiten du lan Jon Larratxea baztandarrak. Milaka milioi euroko diru-laguntzak kudeatzeko gakoez aritu zaigu, Bruselaren argilunez, eta hiriburuan lanean ari diren gazteez: "Gazte pila bat dago Europako makineriari eusten".

  • Jon Larratxea

    Jon Larratxea

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trumpek "infernuko zulo" izendatu zuen hirian bizi da Jon Larratxea gazte baztandarra, Bruselan. Finnova fundazioan egiten du lan, Europako Batasuneko funts eta diru-laguntzak nahi dituzten enpresa eta proiektuei komunikazio-aholkularitza eskaintzen. Aurrez Europako Parlamentuaren Madrilgo egoitzan lan egindakoa da eta barru-barrutik ezagutzen ditu Europako erakundeen funtzionamendua: "Egia da inguru burokratiko eta korapilatsua dela, baina Bruselan aukera pila bat dago proiektuak finantzatu nahi dituzten enpresa eta elkarteentzat".

Europako Batasuneko hiriburu instituzionalaz, Larratxeak dio mito faltsuz beteta dagoela: "Europako erakunde-sarean lan ikaragarria egiten duten milaka lagun daude eta gazte pila bat ilusioz eta pasioz lanean". Bruselan daude lobbyez ere galdetu diogu eta hiriaren argilunez: "Brusela Europako Washington da, instituzionala, baina burbuila horretatik kanpo bizitza ikaragarria dago".