Itxi

Faktoria

ZIBERSEGURTASUNA

Maria Penilla: "Galdera ez da zibererasoa etorriko den edo ez, etorriko baita; galdera da: prest al gaude?"

Jon Artano | EiTb Media

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendaria da Maria Penilla. Euskal enpresek, txiki zein handiek, "egunero-egunero zibereraso masibo saiakerak" jasaten dituztela azaldu du, "gero eta sofistikatuagoak". Kontzientziazioaren eta formazioaren garrantzia nabarmendu du Penillak.

  • Maria Penilla, Euskadi Irratiko estudio nagusian

    Maria Penilla, Euskadi Irratiko estudio nagusian

    21:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hilabete eskas darama Maria Penillak ZIUR fundazioko zuzendari lanetan. Aurrez, baina, lau urtez izan da elkarte horretako zuzendari teknikoa eta aski ongi ezagutzen du telekomunikazioen arloa. ZIURen egiten duten lanaz eta, oro har, zibersegurtasunaren auziaz aritu da Faktorian. Gaizkileen modus operandi ohikoenak xehe azaldu ditu, eta Euskal Herriko enpresek arazo honi aurre egiteko egiten ari den ahaleginaz ere aritu da. "Industria arloko enpresak azkenak izan ziren mehatxuari behar duen garrantzia ematen, baina azken urteetan asko aurreratu dute; jabetu gara, zenbaitetan, enpresa txiki eta ertainak handiak baino kontzientzia handiagoz ari direla bidea egiten".