Itxi

Faktoria

Zola berriak berrerabili

Azpi berriak zapatila eta mendiko oinetakoentzat. Arrasateko Raos Sporten puntako vibram zolak jartzen dituzte

Zapata konpontzaileen 4. belaunaldikoa da Oskar, eta berak jartzen ditu punta- puntako vibram zola italiarrak. Euskal Herritik ez ezik, Granada, Albacete edo Benasquetik jasotzen dituzte enkarguak eta praka bete lan daukate. Vibram etxeak Europako ehun zapatarirekin egin du akordioa zolak jartzeko

  • Amaia eta Oskar

    Amaia eta Oskar

    29:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arrasateko lantegian, apaletan jarrita dauzkate zapatila eta mendiko boten tontorrak. Zola berritzeko daukatenek osatzen dute txondor bat eta dagoeneko azpi berrituta,  kola lehortzen ipinita dauzkate beste lerro luze batean. Hirugarren apalategian daude bukatuta daudenak, jasotzeko edo bidaltzeko. Biharamunerako 60 pare bukatu behar dituztela kontatu digute Oskarrek eta Amaiak, lanez gainezka dabiltza eta hirugarren langile bat hartu dute laguntzeko.  Orain urtebete inguru lotu zuten Vibram etxearekin kontratua eta oso pozik daude.

Beren bezero batek kontatu digu kantu hankak eta mendiko zapatilak eman dizkiela azpi berriak jartzeko eta emaitza oso ona ematen duela. Bigarren aldiz eraman ditu konpontzera. Bidalketa arintzeko, lagun kuadrilaren oinetakoak hartu eta denak batera eramaten dituzte Arrasatera.

Maite Maiora mendi lasterkariak babesle du vibram etxea. Oskar eta biak ados daude. Oinetakoen zola on batek ez dizu mendi lasterketako garaipenik ekarriko, baina azpi desegoki batzuen erruz galdu zenezake karrera bat.