Faktoria
Epidemiologia
Pello Latasa: "Gripearen gorakada moteldu egin da, baina ez dakigu zein eboluzio izango duen"
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzak epidemiologia zaintzarako duen zuzendariak, Euskadi Irratiko Faktorian azaldu digu, ez dela erraza aurreikustea arnas aparatuko gaitzek izango duten eboluzioa zein izango den.
-
PELLO LATASA
17:35 min
Negu honetan gripea ei da gehien zabaltzen ari den gaitza; gainera, covida baino azkarrago zabaltzen ari ei da. Eboluzioa zehaztea, ordea, oso zaila da, pandemiaren ostean, asko aldatu baita arnas aparatuari lotutako infekzioen bilakaera.
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzak epidemiologia zaintzarako duen zuzendariaren arabera, badira zenbait alarma zantzu: arnasa hartzeko ezintasuna edota sukar oso altua. Kasu horietan jo beharko genuke osasun zentrora.
Beste gaitz batzuei buruz galdetuta, ohartarazi du, sexu bidez zabaldutako gaitzak gora egiten ari direla, besteak beste, ihesari beldurra galdu eta babes neurrien gaineko kontzientzia jaitsi egin delako.