Faktoria
CHILLIDA 100 URTE
Ertz ugari zituen artista eta pentsalaria
Izaro Insausti | EITb Media
Eduardo Chillidaren jaiotzaz 100 urte beteko dira urtarrilaren 10ean. Artistaren gertukotasuna nabarmendu dute "Faktoria"n Mikel Chillida eta Nausika Sanchez Chillida Leku museoko arduradunek.
-
Eduardo Chillida.
29:29 min
Urtarrilaren 10ean beteko dira 100 urte Eduardo Chillida artista jaio zela. Urteurren biribila baliatu dugu euskal kulturan aztarna handia utzi duen artista ezagutzeko Faktorian. Chillida Leku museotik kontatu digu Mikel Chillida biloba eta museoko garapenerako arduradunak aitona bi aldiz ezagutzeko aukera izan duela artearen bitartez. Lehenik eta behin aitona gisa, eta, ondoren, bere lanak ulertuta haren isla ikusten zuela obretan. Chillida Lekuko hezkuntza eta ikerketa arduradunak, Nausika Sanchezek, nabarmendu du artistak gauza berriak egiteko zuen ahalmena, oinarria bera aldatu gabe.
Nausika Sanchez eta Mikel Chillida
Urteurrena 2024ko urtarrilaren 10ean bada ere, 2026ra arte luzatuko dira Eduardo Chillidaren lanen erakusketak. Besteak beste, San Telmo museoan, Balentziagan, Artiumen edota Tabakaleran.