Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Hizkuntza kode alternantzia

Gauzak esaten ditugu en plan gaztelera sartuz kontinuamente. Mikel Perez hizkuntzalaria kode alternantziaz

Nagore Telleria | EItb Media

Euskara eta gazteleraren artean egiten ditugun jauziak aztertu ditu Euskaltzaindiaren Mintzola bekari esker. Bi hizkuntzak konbinatzean euskara gaitasuna izaten da batzuetan arrazoia, baina euskara informaltzeko asmotan ere sartzen dute tartean gaztelera hiztun askok. Fenomenoa aztertu du Faktorian.

  • Mikel Perez hizkuntzalaria Euskadi Irratiko Faktoria saioan

    Mikel Perez hizkuntzalaria Euskadi Irratiko Faktoria saioan

    20:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Salto linguistikoak egitean 3 esaldi mota daudela ikusi du: esaldi artekoa, esaldi barrukoa eta etiketa bidezkoa. Nagusiki euskaraz egin bitartean gaztelera txertatzen da bai puska batzuetan bai kontakizunaren zati osoetan eta beste batzuetan etike bidezkoa da saltoa, "egiten dut kontinuamente" esaten dugunean adibidez. Hirurehun lagun baino gehiagori egin die galdeketa eta ondorioak ekarri dizkigu.