Faktoria
COP28 goi bileraz
Elisa Sainz de Murieta: "Akordioa epela da, baina gauzak nola egon diren ikusita, aurrerapausoa ere bada"
P.G. | EITb Media
BC3 zentroko ikerlaria Dubaitik etorri berria da. Bere hitzetan, COP 28 klimaren goi bileran "ahal den testua adostu dute". Iritzi dio baduela garrantzia adostutako testuan lehen aldiz erregai fosilen desagertzerako bidea markatzeak: "Testuak seinaleak bidaltzen ditu eta hori ondo dago".
-
Akoridoa lortu dute goizaldean COP28 klimaren goi bileran.
9:40 min
Dubain lortu den akordioaren aurrean, baikor azaldu da Elisa Sainz de Murieta, BC3 klima aldaketaren euskal zentroko ikerlaria. Isuriak mugatzeko hartu diren erabakiei erreparatuta, erregai fosilen aipamena egotea lehen aldiz COP28 goi bilera baten testuan, garrantzitsua dela iritzi dio, "hitz bakoitzak duelako garrantzia". Ez du erregai fosilen desagertzea aipatzen, baina ezabatzeko "trantsizio bidea" zehazten duela eta nondik jo behar den, seinaleak bidaltzen dituela adirazi du "Faktoria"n.
Dena den, onartu du Dubaiko akordioak Parisko helburuei eusten badie ere, oso zaila izango dela 2030erako tenperaturaren igoera gradu ta erdi ez gainditzea: " zazpi urteko epean % 46 murriztu behar dira isuriak mundu osoan eta hori oso zaila da".
DUBAIn aurrera atera diren beste bi akordio ere azpimarratu ditu: egokitzapena helburu global gisa hartu izana eta "kalteak & galerak" neurri multzoaren ingurukoa. "Azken honek behar gehien dutenei laguntzeko neurri sorta hartzen du bere baitan, ekidin ezinak diren kalteak jasaten dituzten herrialdeak konpentsatu eta laguntzeko".